Demagun mundu bat, soilik gauez bizi den mundua (aukeratzekotan nahiago dut horrela). Demagun pertsonak direla mundu horretan, gutxienez, istorio txiki hau kontatzeko behar ditudan beste. Demagun baita, mundua ta bertako guztiak, ni barne, pertsona konkretu baten inguruan gabiltzala biraka, istorio txiki honetako protagonistaren inguruan hain zuzen. Demagun soilik protagonista honek duela izena; Rose. Ta besteok soilik zenbakiak garela (nirea 64 izango da). Demagun istorio txiki honetako zenbaki guztiok dakigula nor den Rose, sarri edo noiz behinka, berarekin hitz egin edo hitz egiten dugulako.
Inork ez du Rose ezagutzen
Ez da suposizioa, izatea da. Denok dakigu nor den Rose, baina inork ez du guztiz ezagutzen. Nik adibidez... soilik Rose 64 ezagutzen dut.
Orain demagun berriz, istorio txiki honetako mundua, lurra dela, eta bertako guztiak, Rose deitzen garela, gure inguruan biraka daukagun zenbaki bakoitzeko...
Orain demagun berriz, istorio txiki honetako mundua, lurra dela, eta bertako guztiak, Rose deitzen garela, gure inguruan biraka daukagun zenbaki bakoitzeko...
3 comentarios:
Oso ona zurea ere!
Txoko polita duzu, eta interesgarria.
Hemendik aurrera sarri ibiliko naiz paraje hauetan.
Nik nirea erdi utzi daukat...
pa!
guztiz ados! askotan pentsau dot hau, asko-asko-askotan. ta egixe da, zenbaki bakoitzantzako arpei bat dekeu, ganera zenbakixek konbinetan dizen bakotxien (pertsona bat baño gixau dekeuzenien eurrien, klaro)gure GU barri bat gara, bardiñe? desberdiñe?
pertona bera? eztakit, bai, baña infinito (bueno edo kontetako behintzet ezinezko) azpipertsona.
kaixo, zuretzako 82. azpiNI-a naiz, urte askotarako.
benetan, oso ona da.
pd: ah, ya deskubridu dot baietz, zeure urtegune dala asike Joyeux anniversaire!
jaja,
hasikeran idatzitze euki neban esan dozun hori, baia gero kendu eñ neban, lar rollo zalako. Askotan, geuze batzuk eztiz konte bier gero bakotzak, zure kasuen muduen, bere pelikulie monte dixen.
Baia oñ erantzun eñgotzut, XD.
Rose-k, bakotzantzat zenbaki bat deko. Baia emoten badan kasue, zuk esan dozulez, bi zenbakigaz batera tope dala, bi kasu emoten diz.
Lehenengoa da, beste zenbaki barri bat sortzen dala, beste bixen arteko nahasketiegaz. Ta bigarrena, geixenetan pasetan dana, Rosek, zenbaki handixena hartu ta halako arpegixe hartzen deuela, zenbaki txikixe, ezagutzen ez dauen Rose bategaz aurkitzen dalarik.
Publicar un comentario