lunes, 6 de octubre de 2008

Behin entzun zion...


B
ehin entzun zion txori batek beste bati, hegan egiteko ez zirela hegorik behar. Ezagutzen zuela hego gabe geratu zen txori bat, berriz hegan egitea lortu zuela. Eta txoriak ez zuen ezer ulertzen. Bere hegoak ikusi, eta haiek gabe nola hegan egin litekeen galdetu zion bere buruari. Hala ere, buruhauste horrekin etxera itzuli eta laster ahaztu zuen egun hortan entzundakoa.

Baina urteak aurrera egin zutela, gau batean, bera ohe zen basoa sutan hasi zen. Eta osta osta bada ere, bere burua salbu jartzea lortu zuen, hortan bere bi hegoak galduz.

Negarrez eman zituen egunak hasieran, gertatutakoa sinistu ez nahirik. Baina goseak, bere hankak sarriago erabiltzen ikastea erakustarazi zion, eta poliki poliki, hegoak berriz ez zirela bueltatuko bereganatzen joan zen.

Horrela, egun batean, mendi oso garai baten gailurrera oinez heltzea lortu zuela, igondakoa ikusi nahirik, ertzera urbildu zen. Eta behin entzun zion txori batek beste bati, hegan egiteko ez zirela hegorik behar. Eta orduan bai, orduan dena ulertu zuen.

6 comentarios:

violet desvarié dijo...

Artzerekin hitz egin beharko dezu:

"hegoak ebaki banizkio, neria izango zen, ez zuen alde egingo...
bainan horrela ez zen gehiago txoria izango, eta nik, txoria nuen maite..."

Gustatu zait!


ondosegi

Rose Kavalah dijo...

zuk esan arte eztot jakin Artzena zenik poema. Beti pentsa izan dot Laboana zala...

Anónimo dijo...

Laboak (ez Aritzek, Mikelek baño), Letek eta beste musikari askok, eurenak ez diren letra asko abesten dabez. Gehixau fijeu biko ziñen letran egillietan...jejeje.

Eta bai, hegaz eitxeko era asko dauz...baia txorixe hego barik, ezta txori.

Segidu idazten, ondo eitxezu ta!

Anónimo dijo...

Hegan egiteko hamaika bide eta, hala ere, hegoak eskatzen jarraituko dugu.

Rose Kavalah dijo...

ariane...
txori bat hego barik, beste era bateko txori bat izengo da, baia txori.

Edo zu beso barik, hanka bat barik, aho barik... ez zara zu?

Geuzek datozen muduen onartu ta horregaz bizitxen ikesi...


p.d: geixau fijeko naz bai egillietan... XD


________________________

garazi, errezena hegoak eskatzie da, hegan eitxeko beste bide bat asmatzie edo aurkitzen ibiltzie baño

Anónimo dijo...

Bada garaia zerbait gehiago idazteko, ez? Erderaz bakarrik idazten duzu eta!!

pd: musika sartzea lortu dudala esateko sartu naiz hona pozik-pozik nabilelako, jaja! Eta zure azken komentarioa berriz irakurtzean, aurreko baten niretzat doan esaldia ikusi ez nuela konturatu naiz.

K kosas!
Ea noiz gauden!

... muxu bat!